Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/11/05
56. Gabonetako marrazki lehiaketa udal liburutegietan
Marrazkiak aurkezteko epea azaroaren 27a arte
Urtero bezala, Pasaiako udal liburutegiek Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatuko dute. Aurtengoa 56. edizioa izango da.
Azaroaren 11n hasiko da marrazkiak aurkezteko epea eta 27an bukatuko da.
4 eta 14 urte arteko haur pasaitarrek har dezakete parte lehiaketan; baita Pasaiako ikastetxeetan ikasten ari diren beste herrietako haurrek ere.
Pasaia-Lezo Lizeoa, Anunciata eta Karmengo Ama ikastetxeetan ikasten ari diren haurrek bertan egingo dituzte marrazkiak.
Lezoko Herri Eskola, Cristobal Gamon, Herri Ametsa eta San Luis-La Salleko ikasle pasaitarrei ikastetxean banatuko zaizkie lehiaketan parte hartzeko laminak eta Pasaiako lau barrutietako edozein liburutegitan utzi ditzakete. Ikastetxe horietan ikasten ari ez diren haur pasaitarrek liburutegietan jaso ditzakete lehiaketako laminak azaroaren 11tik aurrera, eta 27a baino lehen aurkeztu beharko dituzte haien marrazkiak liburutegietan.
Lehiaketaren gaia Gabonak dira. Epaimahaia abenduaren 5ean bilduko da irabazleak hautatzeko eta horien izenak abenduaren 9an kaleratuko dira.
Azken urteetan bezala, epaimahaia ondorengo lau artistek osatuko dute: Juan Antonio García Marcos, José Mensuro, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena.
Lehiaketa iragartzen duen kartela azken biek egin dute.
Sari-banaketa abenduaren 19an izango da Antxoko liburutegian 18:30ean.