Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/10/30
50/50 proiektuak Oarsoaldeko ikastetxeak saritu ditu, energia eraginkortasunari egiten dioten ekarpenagatik
Ekitaldia urriaren 27an egin zen

Aurten ere, 50/50 proiektuak sariak eman dizkie Oarsoaldea eskualdeko bost ikastetxe publikori, energia-eraginkortasuna sustatzeko egindako ahaleginak aintzatetsiz. Karmengo Ama Herri Eskola, Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, Cristobal Gamon Ikastetxea eta Bizarain Ikastola dira sarituak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak finantzatutako 50/50 proiektua Oarsoaldeko ikastetxeetan 2019tik garatzen da. Hezkuntza-komunitateak energia eta uraren kontsumoari dagokionez ohitura jasangarriak hartzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu, portaera-aldaketa sustatuz.
Programa honen metodologia, kontsumo eta ekonomia adierazleetan, kontsumoen denbora-errealeko monitorizazioan eta hezkuntza-komunitate osoa inplikatzeko pizgarrietan oinarritzen da. Energia aurrezteko pizgarri ekonomikoak bi zatitan banatzen dira:
- Aurrezpenaren % 50 hezkuntza-komunitateari ematen zaio, sari gisa.
- Gainerako % 50a aurrezpen garbia da, eskolako instalazioen eraginkortasuna hobetzera bideratua, horrela aurrezki berriak sortuz.
Ikastetxe horietan egindako ekintzen emaitza ia 35.000 euroko aurrezpena izan da Oarsoaldeko udalentzat, eta sariak honela banatu dira: 2.000 euro Pasaiako Karmengo Ama Herri Eskolarentzat, 2.693,98 euro Errenteriako Bizarain Ikastolarentzat, 6.071,25 euro Lezoko Herri Eskolarentzat, 1.935,52 euro Oiartzungo Elizalde Herri Eskolarentzat eta 4.483,54 euro Cristobal Gamon Ikastetxearentzat.
Hala ere, lorpen ekonomikoez eta CO2 emisioen murrizketaz gain, proiektu honen gauzarik baliotsuena, baliabideak modu arduratsuan erabiltzeko betebeharra lehenbailehen ulertzea eskatzen duen mundu honetan, eskaintzen duen esperientzia pedagogikoa da.
50/50 txekeak emateko ekitaldian hainbat agintari eta ordezkarik hartu zuten parte:
Gipuzkoako Foru Aldunditik:
- Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria
Udaletako eta Oarsoaldeko politikariak:
- Aizpea Otaegi, Errenteriako alkate eta Oarsoaldeko lehendakaria
- Yolanda Martín, Errenteriako zinegotzia
- Agustin Lekuona, Oiartzungo alkateordea
- Teo Alberro, Pasaiako alkatea
- Iraitz Pazos, Pasaiako zinegotzia
- Jose Angel Sánchez, Lezoko zinegotzia
Oarsoaldeko langileak:
- Ainara Lasarte, Oarsoaldeko Energia, Hiri Berroneratze eta Mugikortasun saileko zuzendaria, eta Xabier Sesma, saileko teknikaria.
Eskoletako ordezkariak eta ikasleak:
- Pasaia: Karmengo Ama Herri Eskola - Energia taldeko ikasle eta irakasleak.
- Oiartzun: Elizalde Herri Eskola - Energia taldeko ikasle eta irakasleak.
- Errenteria: Bizarain Ikastola eta Cristóbal Gamon Ikastetxea - Energia taldeetako ikasle eta irakasleak.
- Lezo: Lezo Herri Eskola - Energia taldeko ikasle eta irakasleak.
Udaletako teknikariak:
- Niko Bengoetxea, Errenteriako Udaleko Iraunkortasun teknikaria
- Peru Kortabarria, Oiartzungo Udaleko Energia teknikaria
Edizio honetan, lorpen handi horien benetako egileak omentzearen garrantzia nabarmendu da: neskak eta mutilak.
Beraiek izan dira, beren konpromisoaren eta gogoaren bitartez, etorkizun jasangarriago baterako bidearen buru, hezkuntza eta ekintza kolektiboa ingurumena gehiago errespetatuko duen eta energia-eraginkortasunaren garrantziaz gehiago jabetzen den mundu bat eraikitzeko gakoak direla erakutsiz.
Aizpea Otaegiren hitzetan, pertsona txikiek pauso txikiak emanez aurrerapen handiak lortzen dituzte. Mundu hobe batekiko duten dedikazioak eta grinak datozen belaunaldientzako irtenbide jasangarrien bilaketan aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu, eta, horrela, etorkizun bidezkoago eta jasangarriago bat lortzen laguntzen du.