Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/04/17

“5 hatz 5 erronka” egitasmoa, haurrek eta nerabeek etxean egin dezaten

Apirilaren 20tik aurrera, Eskubidean planetik bultzatuta

Osasun alertak eragindako konfinamenduaren ondorioz, haur eta nerabe askoren garapenerako aukerak murriztu direnez, hezkuntza-prozesuan indartzeko eta eskubideak aldarrikatzeko Eskubidean planetik bultzatuta, “5 hatz 5 erronka” egitasmoa jarriko dugu martxan. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haiek etxean jokabide osasungarriak izan ditzaten hatz bakoitza erronka bat izango da. Apirilaren 20tik hasita, haur eta nerabeek etxean egiteko bost erronka proposatuko ditugu. 

Erronka horiek ohitura osasungarriak ezagutzeko eta sortzeko izango dira. Aldi berean, erronkarekin batera, gomendioak eta aholkuak helaraziko dizkiegu, elikadura osasungarriagoa izan dezaten, jarduera fisikoa egin dezaten, teknologia berrietan denbora gutxiagoan ibil daitezen eta, ibiltzen direnetan, kontuan hartzeko jokabideak izan ditzaten; nolanahi ere, etxeko aisialdian sormena handitzeko jokabideak izanik. Halaber, haurren eta nerabeen eskubideei buruzko aipamena egingo da, konfinamendu garaian eskubideak errespetatzeaz gain, haurrei begira, erabakiak har ditzaten itxialdiko neurriak arintzeko. 

Zein erronka diren eta zer egin behar den irudi-plantilla baten bitartez jakinaraziko dugu; baita gomendioak eman ere. Udaleko sare sozialetan eta webgunean zintzilikatzeaz gain, gure kontuan ere jasoko dira, @pasaianeskubidean Instagramen. Bestalde, ekimena Pasaiako ikastetxeek ere zabalduko dutenez, gurasoen posta elektronikoetara edota zuenetara ere iritsiko da. 

Egiten duzuen erronkaren argazkia zuen izen abizenekin eskubidean@pasaia.net posta elektronikora bidal dezakezue. Ondoren bideo bat egingo dugu argazki guztiekin. Opariak izango dira!