Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/12/15
Aparkalekuko azken faseko guneetan abisuak jartzen hasi dira gaizki aparkatutako ibilgailuei
Donibane, Trintxerpe eta San Pedron gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisuak jartzen hasi dira. Isunak urtarrilaren 9tik aurrera jarriko dira

Pasaiako Udalaren aparkaleku ordenantzaren hirugarren eta azken fasea martxan da herri osoan.
Hala, hirugarren faseko guneen (Trintxerpe osoa, San Pedro osoa eta Donibane osoa) inplementazioa gaurtik aurrera abiatu da (abenduak 15). Hortaz, aurreko fase eta guneetan bezala, gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisu ohar ez-zehatzaileak ezarriko zaizkie. Hala ere, bizilagunen egokitzapena errazte aldera, ez da salaketarik jarriko 2026ko urtarrilaren 9ra arte.
Urtarrilak 9tik aurrera, isunak jarriko zaizkie abenduaren 15a baino lehen txartelaren eskaera egin ez duten edo horretarako eskubidea ez duten ibilgailuei, baldin eta gaizki aparkatuta badaude.
Udalak ohartarazi nahi du berriro txartel "zaharra" duten bizilagunek ere eskatu behar dutela baimen berria, aurreko horrek ez baitu balio ordenantza berrirako.






