Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/09

Txema Ruizek “Pasaiako mugei” buruzko hitzaldiak eskainiko ditu

Apirilaren 11tik 29ra, lau barrutietan

  • Bere liburuan jasotako datuak eta esperientziak helaraziko dizkie herritarrei
  • Pasaiako 4 barrutietan izango dira doako hitzaldiak

Txema Ruiz idazle eta historialari antxotarrak “Las difíciles relaciones de las comunidades de la Bahia pasaitarra con Donostia” liburua argitaratu zuen duela hilabete batzuk. Ikerketa eta dokumentazio lan zabalaren emaitza da, non bi udalerrien arteko mugei buruz historikoki izan diren liskarrak kontatzen dituen.

Aurkezpen ekitaldian Aitor Brion Ondare eta Kultura zinegotziak adierazi duenez, "Ruizek hainbat hitzaldi eman ditu dagoeneko Donostian, eta gure ustez oso interesgarria da pasaitarrek ere euren ikerketaren xehetasunak hurbiletik ezagutzea; horregatik, hitzaldi bat antolatu dugu barruti bakoitzerako. Historialaria, bere liburuetan, Pasaia eta Donostiaren historia markatu duten harreman konplexuetan murgiltzen da, portuaren kudeaketatik hasi eta mugei buruzko tentsioetaraino. Idazlearen hurbiltasunagatik eta dibulgazio-estiloagatik, kontatzen duen historiak bizitza hartzen du gure begien aurrean. Gainera, zorroztasun historikoa umore eta ironia ukituarekin uztartzen du, eta horrek hitzaldi hauek are interesgarriagoak egingo ditu".

Idazlea hunkituta agertu da proposamenarekin: "Ohore bat da niretzat egin nuen ikerketaren zati bat nire herrian aurkeztu ahal izatea. Gai horrek polemika handia sortu du eta ezjakintasun handia dago".

Txema Ruizek gaineratu duenez, "hitzaldi hauek kirol-lehiaketa baten itzulerarekin pareka daitezke, eta joaneko partida kontrako lurretan jokatu genuen (Aieteko Jauregian eta Donostiako Okendo Kultura Etxean). Esan daiteke bertatik bizirik atera ginela, Pasaia Donostia boteretsu eta eragingarriaren aurrean defendatuz. Orain itzuliko norgehiagoka jokatzea tokatzen da, eta errazagoa izango da gure etxean jokatuko dugulako".

4 hitzaldi-solasaldiek antzeko lehen zatia izango dute: badiako komunitateen sorrera, Donostiarekin izandako ika-mikak... Baina bigarren zatia barruti bakoitzari eskainiagoa izango da.

Gai zehatz batzuen erakusle, zenbait argazki zahar erakutsiko dira mintzaldian zehar,  Antxotarrok Historia Mintegia Fototekan bildutakoak.

Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira eta sarrera doakoa izango da:

  • Apirilaren 11n, San Pedroko liburutegian.
  • Apirilaren 16an, Donibaneko Kulturguneko erabilera anitzeko aretoan. ATZERATUTA
  • Apirilaren 24an, Antxoko liburutegian. ATZERATUTA
  • Apirilaren 29an, Trintxerpeko liburutegian. ATZERATUTA
Hitzaldiak
Argazkian: Xabier Baztarrika (laguna), Aitziber Zinkunegi (Pasaiako liburutegietako koordinatzailea), Txema Ruiz (historialari eta idazlea), Aitor Brion (Ondare eta Kultura zinegotzia) eta Pedro Mari Pérez (laguna).