Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/08/02

Abuztuaren 3tik 25era Renfek autobusak jarriko ditu trenen ordez

Adif Gipuzkoako sarean egiten ari den obren ondorioz, tren-zerbitzua eten beharko da.

Adif Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari den obren ondorioz, abuztuaren 3tik 25era arte tren-zerbitzua eten beharko da Irun eta Brinkola arteko aldirietan zein distantzia ertain nahiz luzeko ibilbideetan.

Renfek jakinarazi duenez, autobusak jarriko ditu bidaiarien mugikortasuna bermatzeko. Pasaiako bidaiarientzat, autobus horiek hartu zein uzteko geralekua Antxoko tren-geltokiaren parean egongo da (ikusi argazkia).

Hala, Renfek errepide bidezko garraio-plana jarriko du abian tren guztietarako, honako ibilbide eta egun hauetan:

Abuztuaren 3an eta 4an

  • Aldirietako trenak
    • Hernani eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hemen egingo dituzte geldialdiak: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Mikrobusak erabiliko dira, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak aldatzeko eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.
  • Distantzia ertaineko trenak
    • Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.
  • Distantzia luzeko trenak
    • Madril eta Irun arteko trenak aldaketa egingo du Tolosa eta Irun artean. Abuztuaren 2an, Madrildik Donostiara doan azken trenak errepidez ere egingo du aldaketa.
    • Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea.

Abuztuaren 5etik 24ra arte

  • Aldirietako trenak
    • Donostia eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
  • Distantzia ertaineko trenak
    • Hernani Erditik 16:36an irteten den trenaren ordez, autobusek Hernani Erdia eta Irun arteko ibilbidea egingo dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Donostia, Pasaia, Lezo-Errenteria eta Irun.
  • Distantzia luzeko trenak
    • Donostia eta Irun arteko distantzia luzeko tren guztiek autobusez egingo dute bi norabideetako ibilbidea.
    • Abuztuaren 5ean, Donostiatik irteten den goizeko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea.

Abuztuaren 25ean

  • Aldirietako trenak
    • Abuztuaren 25ean 20:00ak arte, Donostia eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Abuztuaren 25ean 20:00etatik aurrera, Hernani eta Irun artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
    • Mikrobusak erabiliko dira, Martutene zein Loiola geltokietako bidaiariak aldatzeko eta Hernanin trenarekin eta Donostian autobusarekin lotzeko.
  • Distantzia ertaineko trenak
    • Andoainera 20:49an heltzen den trenaren ordez eta Andoainetik 19:40an irteten den trenaren ordez, Irun eta Andoain artean, autobusek bi norabideetan zirkulatuko dute, eta hementxe egingo dituzte geldialdiak: Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Distantzia luzeko trenak abuztuaren 25 eta 26an

  • Abuztuak 25 igandea
    • Ondorengo trenek errepidez egingo dute Irun eta Donostia arteko ibilbidea:
      • Irun-Madril, 8:30eko trena
      • Madril-Donostia, 7:15eko trena
      • Donostia-Madril, 16:52ko trena
      • Donostia-Madril, 14:12ko trena
    • Ondorengo trenek errepidez egingo dute Irun/ Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea:
      • Madril-Irun, 17:38ko trena
      • Madril-Donostia, 14:46ko trena
  • Abuztuak 26 astelehena
    • Donostia eta Madril arteko lehenengo trenak errepidez egingo du Donostia eta Tolosa arteko ibilbidea.
    • Abuztuaren 26ra arte, Bartzelona eta Donostia arteko trenak errepidez egingo du Iruñea eta Madril arteko ibilbidea.

ORDUTEGIAK

Ordutegiak www.renfe.com webgunean ikusi ahal izango dira, eta honako irudi hauetan:

Abuztuak 3 eta 4


 

Abuztuaren 5etik 24ra


 

 

Abuztuak 25