Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/07/24

Trafiko aldaketak Pasaian abuztuaren 10ean eta 11n

Estropaden eta Donostiako Klasikoaren ondorioz

Hainbat kirol jardueren ondorioz, abuztuaren 10ean eta 11n trafiko aldaketak izango dira herrian.

Izan ere, abuztuaren 10ean Donostiako Itzulia   txirrindularitza-proba dela-eta,  Pasai Donibaneko irteera itxi egingo da  13:45etik 15:45etara bitarte, lasterketa   Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik igaroko baita.
Halaber,  Jaizkibelerako sarbidea trafikoarentzat itxita egongo dela gogorarazten da.

Halaber Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari ere eragingo dio 13:30etik 17:00etara bitartean, izan ere, aurten lasterketak bi aldiz eta ordutegi desberdinetan gurutzatzen du Nafarroa etorbidea, eta bi mozketak gainjar litezke. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen da.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Eusko Label Ligako estropadak

Pasai San Pedron egingo den Eusko Label Ligako estropada dela eta, ezin izango da San Pedroko kaian aparkatu abuztuaren 10 eta 11n.

Abuztuaren 10ean: 07:00etatik aurrera
Abuztuaren 11n: 18:00ak arte.

Hospitalilloko aparkalekua egokituko da, Gudari plazatik gertuen dagoen gunean, Esnabideko hesia irekiz, San Pedroko herritarrei sarbidea errazteko. Aparkalekua abuztuaren 9ko 16:00etatik aurrera erabili ahal izango da, abuztuaren 11ko 18:00ak arte.

Informazioa osagarria: Pasaiako Udaltzaingoa: 943004300.