Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/24
Gehiegizko kontsumoak prebenitzeko esku-hartzea Santiago jaietan
‘Botiltzar’ kalean alkohola edaten duten gazteei zuzendutako prebentzio programa da
Pasaiako Udalak aurten ere Botiltzar programa jarriko du martxan Donibaneko jaietan uztailaren 30ean.
Programa berritzaile hori 2016an sortu zuen Ai laket elkarteak, Gasteizko jaien inguruan, eta EAE osoko hainbat udalerritan egin da.
Programa jaien inguruan gehiegizko kontsumoak prebenitzeko esku-hartze bat da, eta kalean edaten ari diren gazteei eta nerabeei zuzenduta dago, alkoholaren gehiegizko kontsumoaren arriskuak minimizatzeko helburuarekin.
Programaren helburuak hauek dira:
- Prebentzioa: alkohol-kontsumoaren arriskuak murriztea gazteen eta nerabeen artean.
- Kontzientziatzea: alkoholaren gehiegizko kontsumoaren arriskuei eta arrazoiei buruzko hausnarketa sustatzea.
- Bizikidetza: kalean alkohola kontsumitzearen arriskuak murrizteko gomendioak bultzatzea.
- Alternatibak: aisialdiko beste aukera batzuk bultzatzea.
- Datu-bilketa: alkohol-kontsumoari buruzko informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa biltzea.
ESKU-HARTZEA
Programa 4-6 hezitzailek egindako 4 orduko esku-hartze batean datza. Hezitzaile horiek gazteak eta nerabeak dauden guneetara hurbiltzen dira, kontsumoen arriskuei, prebentzio- eta autozaintza-neurriei buruzko informazioa ematera; eta haien artean prebentzioko materiala banatzera.