Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/03
Pasaiako udaltzainek lehen sorospenei buruzko ikastaroa egin dute
Hemorragien kontrolari eta BBB eta KDEAri buruz sakondu dute, besteak beste
Pasaiako udaltzainek prestakuntza jaso dute, herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko eta pasaitarrei sor dakiekeen edozein premiatarako prest egoteko.
Trintxerpeko Alkateordetzako instalazioetan egin den saioan, hemorragien kontrolari, BBB eta KDEAri buruz sakondu zuten, eta lanean sortu izan zaizkien zalantzak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten.
Bihotz-biriketako bizkortzea (BBS) bizitzak salbatzeko teknika bat da, eta erabilgarria da larrialdi egoera askotan. Bestalde, Kanpoko Desfibriladore Erdiautomatikoa (KDEA) funtsezko gailua da bihotzeko larrialdiei erantzuteko. Bihotz-erritmoa aztertzeko eta, beharrezkoa bada, deskarga elektrikoa emateko diseinatuta dago, eta haren erabilerak bizitza eta heriotzaren arteko aldea marka dezake.