Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/06/19
LanHitz dirulaguntza eskatzeko epea ireki da
Enpresetan euskararen erabilera areagotzeko banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak
Enpresetan euskararen erabilera areagotzeko Lanhitz dirulaguntzak banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak, eta 2024ko deialdia zabalik da dagoeneko. EAEko Sektore pribatuko lantokiei zuzendutako dirulaguntza da Lanhitz eta euskara sustatzeko garapen maila ezberdinetako urratsak finantzatzen dituzte.
Eskaerak uztailaren 8a baino lehen egin behar dira, eta egoera eta behar zehatzen arabera, lau multzo hauetako batean egin dezakete interesdunek eskaera: ekintza solteak, diagnostikoa eta euskara plana, urteko kudeaketa planeko ekintzak edota proiektu estrategikoak.
Pasaiako Udaleko euskara-teknikariok zuen enpresan euskararen erabilera sustatzeko proposamenak egin eta horiek finantzatzeko aholkularitza eskainiko dizuegu.
Horretarako, gurekin harremanetan jar zaitezkete euskara@pasaia.net helbidera idatziz edo 943 34 40 34 telefonora deituz.