Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/06/03
Etxeko eta merkataritzako hondakinen udal ordenantzaren zirriborroa jendaurrean jartzea
Ekarpenak aurkezteko epea, 2024ko ekainaren 10era arte

Pasaiako Udalak ETXEKO ETA MERKATARITZAKO HONDAKINEN UDAL ORDENANTZA egiteko asmoa du.
Horregatik, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133 artikuluari jarraiki, aurretiazko kontsulta fase bat zabaldu zen 2023/12/01ean, herritarren eta interesdunek ekarpenak jasotzeko asmoz.
2023/12/22an amaitu zen herritarren ekarpenak jasotzeko epea.
Ekarpen horiek aintzat hartuta, atxikita doan honako zirriborro hau prestatu da.
Hala, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015eko legearen 133.2 art.-ari jarraiki, jendaurrean jartzen da, egoki diren iritzi eta alegazioak aurkez ditzaten herritarrek eta eragileek.
Ekarpenak jasotzearen arduraduna Pasaiako Udaleko Hirigintza eta Ingurumen arloa da, eta hirigintza@pasaia.net edo Herritarren Arreta Zerbitzuan egin daitezke.
Ekarpenak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 10a.