Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/20
Gipuzkoa Bertsotan 24ko bigarren fasea, Pasaian
Maiatzaren 25ean, 17:00etan, Juanba Berasategin
Gipuzkoa Bertsotan 24ko bigarren fasea Donibanen ospatuko da larunbatean, maiatzaren 25ean.
Gai-jartzailea Iban Narbaiza Cevidanes izango da eta ondorengo bertsolariek parte hartuko dute Juanba Berasategi auditorioan: Ane Zuazubiskar Iñarra, Unai Izagirre Etxeberria, Gorka Maiz Alustiza, Andoni Mujika Izagirre, German Urteaga Garmendia eta Antton Fernandez.