Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/30

Karmengo Ama haur eskolako patioa berdetu eta naturalizatzeko lanak hasiko dira

Lanek maiatzaren 2tik 24ra bitarte iraungo dute

2024ko maiatzaren 2an Karmengo Ama haur eskolako patioa berdetu eta naturalizatzeko lanak hasiko dira. Naturalizatzea Ekosistemetan Oinarritutako Konponbideen (EBA ingelesez, Ecosystem Based Adaptation) teknologiarekin egingo da, Oarsoaldea Garapen Agentziak parte hartzen duen Europako SCORE proiektuaren baitan. 

SCORE (Smart Control of the Climate Resilience in European Coastal Cities) 2020 Horizonte edo Zerumuga (H2020) proiektu europar bat da, helburu nagusitzat kostaldeko hirien erresilientzia handitzea duena, itsas mailaren igoera, kosta- eta ibai-uholdeen, eta, oro har, klima aldaketaren ondoriozko muturreko gertaera klimatikoen aurrean.

Honenbestez, proiektua Oarsoaldea Garapen Agentziaren lankidetzarekin egingo da. Lan hauen bitartez, eskola leku atseginagoa eta estimulatzaileagoa bihurtuko da; eta, era berean, naturarekin harremana handitu eta bero boladak eta bero-irla efektuen ondorioak gutxituko dira, itzal-azalerak handituz eta tenperatura erregulatuz. Horrez gain, CO2-a bahituko du, hiriko biodibertsitatea handitu, azaleko isurketa edo eskorrentia gutxitu, etab. 

Lanak maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 24 arte luzatuko dira. Ibilgailuen joan-etorriak ahalbidetzeko, Telefonicarako sarbidea libre mantendu beharko da 08:00etatik 16:00etara. Hortaz, ezin izango da bertan aparkatu aipatutako ordutegian.

Lan hauetan 28.865,30 euroko inbertsioa egingo dute Pasaiako Udalak eta Oarsoaldeak.