Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/29

Gazteek antolaturiko futbolin txapelketa

Apirilaren 21ean egin zen San Pedroko frontoian

Apirilaren 21ean San Pedroko Eskubidean programan parte hartzen dugun gazteok futbolin txapelketa antolatu genuen herrian. Bertan, adin guztietako 30-40 pertsona inguru elkartu ginen.

Oso ondo pasa genuen denok elkarrekin jolasean.
(testuaren egileak: San Pedroko gazteak)

Pasaiako Udalak sustaturiko Eskubidean Planaren barruko ekimena izan zen.