Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/04

“Mugiment Pausu Erronkan” pauso gehien eman dituen parte-hartzailea pasaitarra da

David Santisok irabazi du saria eta Pasaiak izan du parte-hartzaile aktibo gehien.

Mugiment Pausu Erronka” ekimenean David Santiso pasaitarra saritu dute, EAE mailan pauso gehien eman dituen pertsona izan delako. Sara Dorronsoro Kiroleko teknikariak eman zion oroigarria, erronkan parte hartu duten beste Pasaitar batzuekin batera.

Euskal gizarte aktiboagoa lortzeko Mugiment Ekintza planaren azken ekimenak 3 aste iraun du, maiatzaren 19tik ekainaren 8ra egin da, eta 50 udalerritatik Pasaiak izan du parte-hartzaile aktibo gehien, 60, hain zuzen ere.

Ekimena 14 urtetik gorako herritarrei zuzenduta zegoen, eta helburuak ziren  jarduera fisikoa sustatzea, osasuna eta ongizatea hobetzea eta komunitatea saretzea. Parte-hartzaileek pausoak zenbatu ahal izan dituzte bakarka edo taldean. 

Emaitzak

Ekimenaren emaitza orokorrak hauek izan dira EAEn:

  • Parte-hartzaile kopurua: 681
  • Batez besteko adina: 49
  • Emakumezkoak: parte-hartzaileen % 66.
  • Erregistratutako pausoak: 68.471.865
  • Udalerrika parte-hartzaile gehien izan duen udalerria: PASAIA
  • Parte-hartzaile aktibo gehien izan duen udalerria: PASAIA, 68. (atzetik, Oiartzun, 13rekin)
  • Pauso gehien izan dituen udalerria erabiltzaile kopuruaren arabera: 6.POSTUA: Pasaia