Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/14

Bonantza pasealekua trafikorako itxiko da urtarrilaren 16an obrengatik

Mantentze-lanek egun osoa iraungo dute

Mantentze-lanak direla-eta, Bonanza kalea trafikorako itxita egongo da urtarrilaren 16an.

Igeltseroak askatuta dauden harlauzak finkatzen  hasiko dira goizean goiz, eta lanak egun horretan bertan amaitzea aurreikusten da. Dagoeneko hesiak daude eremuan, baina urtarrilaren 16a arte ez da trafikoa moztuko.

Larrialdiren bat gertatuz gero, larrialdietako ibilgailuentzat pasabidea bermatuko da uneoro.