Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/22

Aldaketak Donibaneko trafikoan Santiago jaien ondorioz

Aldaketak izango dira trafikoan uztailaren 24tik 31ra bitarte

Uztailaren 23an hasi eta 31n amaituko diren Donibaneko Santiago jaien ondorioz, zenbait aldaketa izango dira barruti horretako trafikoan eta aparkalekuan. 

Jaietako aldaketei buruzko xehetasunak emateaz gain, Pasaiako Udaltzaingoak gogorarazi du uztailaren 21etik aurrera jaietan Bizkaia plazan aparkatzeko baimenak (Donibaneko alde zaharrean eta Bizkaia plazan erroldatutako ibilgailuek jaietan zehar erabili ahal izateko) eska daitezkeela HAZ bulegoan.

  • Uztailak 24, osteguna: 17:30etik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
    • Trafikoa 19:00etan Meipitik Donibane kalera aldizka moztuko da, Erraldoi eta Buruhandiei laguntzeagatik.
  • Uztailak 25, ostirala: Donibane kalea itxita egongo da egun osoan eta Santiago plaza kotxerik gabe.
    • Igoera Gaztelutxora 10:30ean. Ordubetez, trafikoa aldizka etengo da. 
  • Uztailak 26, larunbata: 12:30etik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Uztailak 27, igandea: Donibane kalea itxita egongo da egun osoan eta Santiago plaza kotxerik gabe.
  • Uztailak 28, astelehena: 16:00etatik aurrera Donibane kalea moztuta eta Santiago plaza kotxerik gabe.
    • 13:30etik 16:00etara Lezobide kalea moztuta egongo da Meipin. 
  • Uztailak 30, asteazkena: Donibane kalea itxita egongo da egun osoan eta Santiago plaza kotxerik gabe.
    • 11:00etan, Haur eta gazteen lasterketa dela-eta, trafikoa aldizka moztuko da, plazan hasi eta Santa Anarantz.
  • Uztailak 31, osteguna: Donibane kalea itxita egongo da egun osoan eta Santiago plaza kotxerik gabe.
    • Zirkulazioa aldizka moztuko da 11:00etan Meipitik Donibane kalera bitartean, Bateleren desfilea dela-eta.

Bizkaia plaza bertakoentzako aparkaleku gisa egokituko da uztailaren 23tik uztailaren 31ra.