Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/05/08
Hasi dira Kanpitxoko ur-biltegitik Larrabide baserrira doan bidea egonkortzeko lanak
Egunean zehar bidea ibilgailuentzat itxita egongo da, eta lanek 3 asteko iraupena izatea aurreikusten da

San Pedron, Arrandegi Goian, Kanpitxoko ur-biltegitik Larrabide baserrira doan bidean egonkortze-lanak hasi ditu Pasaiako Udalak.
Izan ere, aurreko urtearen bukaeran eremu horretan lur-jausi batzuk izan ziren eta, behin-behineko segurtasun neurri batzuk ezarri baziren ere (pibote islatzaile batzuk), eremua egonkortu egin behar da. Gertatutakoa ikertu eta konponbide tekniko egokiena bilatzeko estudio geotekniko bat egin du Udalak azken hilabeteetan, eta jasotako informazio eta neurriekin egonkortze-lanak hasi ditu gaur.
Bidearen hasieran hesiak jarri dira, eta bidea itxita egongo da ibilgailuentzat egunean zehar (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 17:00etara). Batez ere bidea oso estua delako eta ordu tarte horietan makinaria handiarekin lanak egingo direlako.
Obrek 3 aste inguru iraungo dute eta lanak burutzeko 32.553,17 euroko inbertsioa egingo da.