Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/14

Aizpea Barros pasaitarrak "De mar y hierro" eleberria aurkeztu du

Martxoaren 13an, Ubera liburutegian

Aizpea Barros Garmendia pasaitarrak bere bigarren eleberria aurkeztu zuen martxoaren 13an Ubera liburutegian: "De mar y hierro" izenekoa.

Bertan kontatzen den istorioa Pasaian girotuta dago, bere aiton-amonek gerra zibilaren aurretik, bitartean eta ondoren izandako bizipenetan inspiratua hain zuzen ere, maitasun istorio eder baina tragiko bat azaleratuz.

Donibaneko liburutegia bete egin zen eta solasaldia izan zuen idazleak herritarrekin. Amaieran, liburuak sinatu zituen Aizpeak.