Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/19

"Txillardegi (eta Monzon) Bergaran" komikiaren aurkezpena egin da

Kote Camacho egilea eta Joseba Alvarez (Txillardegiren semea) bertan izan ziren

Martxoaren 19an, Antxoko liburutegian, "Txillardegi (eta Monzon) Bergaran" komikiaren aurkezpena egin da. Bertan, Kote Camacho idazlea eta Joseba Alvarez (Txillardegiren sema) bertan izan ziren.

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" XX. mendeko euskal pertsonaiarik ezagunenetakoa izan zen. Idazlea, pianojolea, intelektuala eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokalari amorratua. Komiki honen bitartez bere nortasuna eta izaera islatzen da. Kote Camachoren ("Koteto") marrazkien eskutik Txillardegiren ahalegin nekaezinak ezagutuko ditu irakurleak. Txillardegik E.T.A. erakundearen sortzailetariko bat izan zen eta berak gaur egungo hitz egiten den Euskara Batua asmatu zuela. Garai horietako laburpena da komikia.

Aurkezpenean zehar, Txillardegiren irudia mahai gainean jarri zuten, "idazle bezala oso ezaguna bada ere, arlo ezezagun asko zituen: Euskara Batua bultzatu zuen, pianoa jotzen zuen, zientzia asko gustatzen zitzaion...

Aurkezpen osoa ikusteko aukera dago.