Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/04/15
Hurrengo alkateordetzak maiatzaren 7an izango dira
Aste Santua dela eta, apirilaren 16an ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko alkateordeek.

Pasaiako Udaleko lau alkateordeen aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data maiatzaren 7an izango da, asteazkena. Hala, Aintzane Taberna Ezkurra (Donibanen), Miguel Mari Torrea Etxabe (San Pedron), Iraitz Pazos Lapido (Trintxerpen) eta Mikel Garcia Peñil (Antxon) ez dira izango dagokien barrutiko egoitzan maiatzaren 7an.
Lau arduradunek hileroko lehen eta hirugarren asteazkenean eskaintzen dute herritarrentzako aurrez aurreko arreta zerbitzua, 18:00etatik 19:30era. Hala ere, aipatu bezala eta Aste Santuaren ondorioz, apirilaren 16an ez dute arreta zerbitzurik eskainiko.
Edonola ere, alkateordeek gogorarazi nahi dute posta elektroniko bidez nahiz telefonoz jar daitezkeela pasaitarrak haiekin harremanetan urgentziarik balute.
Harremanetarako
- Donibane: 943 00 43 44, donibane@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48, spedro@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: San Pedroko Alkateordetzan, Herriko plaza 3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04, trintxerpe@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan 18:00etatik 19:30era: Trintxerpeko Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
- Antxo: 943 24 85 10, antxo@pasaia.net. Aurrez aurre, hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era: Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.