Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/04/11
“TREBA Nerabeak” programaren barruan tailerrak antolatu dira
12-16 urteko ikasleei zuzendutakoak izango dira, maiatzean.
Pasaiako Udalak TREBA Nerabeak programan hartzen du parte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Julen Rodriguez Haur, Nerabe eta Gazteen sustapenerako zinegotziak aipatu duenez, “12-16 urte bitarteko Pasaiako nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du. Horretarako, Treba programaren ildo hau nerabeen errealitate eta beharretara egokitzen saiatuko da, unean uneko tendentziak kontuan hartuz”.
Horien helburuak dira neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatzea, osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea, arrisku-faktoreen prebentzioa, babes-faktoreen garapena bultzatzea, eta nerabeek harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketarako espazio horizontal seguru bat sortzea.
Pasaian, zehazki, saio hauek antolatu dira:
1. ONGIZATE EMOZIONALA: EMOZIOAK:
• TREBATZAILEAK: Leire Urra eta Carol Palacio
• EGUNA: maiatzak 16, ostirala
• ORDUA: 17:30 – 19:30
• LEKUA: Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua
• Informazio gehiago, hemen.
2. KUADRILLEN SALTSAK: NERABEEN ARTEKO HARREMAN-SAREAK:
• TREBATZAILEA: Beñat Benitez
• EGUNA: maiatzak 29, osteguna
• ORDUA: 17:00 – 19:00
• LEKUA: Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua
• Informazio gehiago, hemen.
Izen-ematea: gazteria@pasaia.net helbidera idatzita egin daiteke apirilaren 25etik aurrera eta saioa baino 3 egun lehenago arte, hau da, maiatzaren 13a lehenengo saiorako eta maiatzaren 26a bigarren saiorako izango dira azken egunak.