Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/04/09

Larraulgo "Martizu" 2025eko bakailao pintxorik onena

Muxumartin jatetxeko "Bakailao ajoarrieroa fondant patatarekin eta arrautza frijituarekin" txapeldunordea izan zen eta Okendoko "No está revuelto de bacalao", hirugarrena

LARRAULGO ZIRTA jatetxeko Iker Urangak egindako "MARTIZU" pintxoak irabazi du Gipuzkoako XI. Bakailao Pintxo Txapelketa. Finala Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan izan da. Aitor Brion Ondareko eta Kulturako zinegotziaren eta Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatuaren eskutik jaso du saria. Brionek eskerrak eman nahi izan zizkien ibilbideko eta txapelketako partaide guztiei, eta antolatzaileek egindako lana goraipatu zuen bakailao pintxorik onenak saritzen dituen lehiaketa honetan. Ekitaldian Mikel García Peñil zinegotzia ere egon zen Udal Gobernuaren ordezkari gisa.

"Pintxoa zurrukutana bat da, bakailao tripakiekin eta txingar maionesarekin betetako arrautza gorringoarekin. Sukaldaritza tradizionalari egiten diogun omenaldia da, horregatik ia ahaztuta dagoen betiko errezeta erabiltzen dugu. Gure tradizioarekin gauza modernoak egin daitezkeela erakutsi nahi dugu eta garai honetara ekarri" zioen Iker Urangak.

Bigarren sailkatua Donostiako Muxumartin izan da, honako pintxo honekin: "Bakailao ajoarrieroa fondant patatarekin eta arrautza frijituarekin".

Hirugarren saria Donostiako Oquendo tabernako Carlos Nuezek jaso du, "No está revuelto de bacalao" pintxoarekin.

Rueda jatorri-izeneko ardo zuriarekin egindako Uztartze Onenaren Saria Lasarteko HERRIKO ETXEAk irabazi zuen.

"Mikel Corcuera" pintxo tradizionalaren saria Pasai Donibaneko ZIABOGAk jaso zuen.

Marco Real ardo beltzarekin egindako uztartze onenaren saria Irungo MANOLO tabernarentzat izan zen, eta Bereziartua sagardoarekin egindako uztartze onenaren saria Hernaniko GOIZ EGUZKIrentzat.

Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Felix Manso Ibarla jatetxeko Felix Manso sukaldaria, Cynthia Yaber Donostiako Arzak jatetxeko sukaldari-burua, Josema Azpeitia kazetari eta Ondojanen sortzailea, Juan Manuel Garmendia Fecogako presidente eta Gastronomiako Euskal Akademiako lehendakariordea eta Alberto Santiago Santymar bakailao-enpresako gerentea.

Txapelketa Gilda eta Pintxoaren Kofradiak antolatu du eta Pasaiako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak sustatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

"Txapelketa honek bakailaoaren kontsumoa sustatzea du helburu, produktua indartuko duten kalitatezko sorkuntzekin. Beste urte batez, pintxoen ibilbidean eta txapelketan izandako esperientzia arrakastatsua izan da" amaitu du Sonia Garciak, Gilda eta Pintxoaren Kofradiako zuzendariak.

 

Bakailao Pintxo Txapelketa 2025