Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/03/26
Asfaltatze lanak egingo dira Hospitalilloko aparkalekuan
Martxoaren 28an hasiko diren lan hauek bertakoen aparkalekuan eragina izango dute.

Ostiralean, martxoak 28, Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuan asfaltatze lanak egingo dira: zoladura hobetuko da eta aparkalekuak margotuko dira.
Lan hauek burutzeko, Hospitalilloko aparkalekuaren zati bat itxi egingo da martxoaren 27ko 15:00etatik asteleheneko (martxoak 31ko) azken ordura arte, betiere eguraldiak laguntzen badu.
Lanek iraun bitartean, Portu eremuko Lonjaraino doan aparkalekua eskuragarri izango da eta Gudari plaza pareko barrerak irekiko dira martxoaren 27ko 15:00etatik aurrera. Gune hori asteleheneko azken ordura arte egongo da erabilgarri.
Eguraldia dela eta azken orduko aldaketarik balego, Udalak ohiko kanaletatik jakinaraziko du.
Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak Portu espazioen mantenurako sinatutako hitzarmenaren baitan egingo dira lan hauek eta 44.000 euro inguru inbertituko dira bertan.