Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/19

San Pedroko Torreatzeko galtzada-harriak konpontzen ari da Udala

Bertakoek gauez aparkatzeko tokiak margotuko dira ondoren.

Azken egunetan, San Pedroko Torreatzeko galtzada-harriak konpontzen ari da Pasaiako Udala. Izan ere, batzuk egoera txarrean eta beste batzuk hondoratuak zeuden, eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa lana da.

Lan hauek aste honetan egiten ari dira eta martxoaren 21erako amaituak egotea aurreikusten da. Hala ere, ez dute trafiko aldaketarik eragingo.

Burututako lanak hauek dira: egoera txarrean zeuden galtzada-harriak identifikatu, markatu eta hesiak jarri. Galtzada-harriak altxa, garbitu eta berrerabilgarriak ez direnak kendu. Galtzada-harriak konpondu edota berriak jarri eta eremua garbitu eta txukundu.

13.500 euroko (BEZ kanpo) inbertsioa egin du Udalak lan horiek burutzeko.

Bertakoentzako aparkalekuak margotzea

Lan horiek amaitzean, kalea oinezkoentzat dela jakinik, bertakoek gauez aparkatzeko tokiak margotuko dira: 12 aparkaleku zuri eta 2 hori (mugikortasun zailtasunak dituztenentzat). Azken urteetan bereziki bisitarien partetik egon den kotxeen joan-etorriak ekiditeko eta kale honen oinezko izaera bermatzeko neurria da.

Margoketa lan hauetarako 885 euro (BEZ kanpo) inbertituko dira.