Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/01/03
Pasaia nazioarteko eskubaloi partida baten epizentro bihurtuko da urtarrilaren 12an
Euskal Selekzioa eta Txileko Selekzioa Larrabide kiroldegian lehiatuko dira
Euskal Selekzioko eta Txileko Selekzioko senior mutilek nazioarteko eskubaloi partida lehiatuko dute Donibanen. Euskal Eskubaloi Federazioak eta Donibane Eskubaloiak Pasaiako Udalaren laguntzarekin antolaturiko partida urtarrilaren 12an lehiatuko da, 17:30ean, Larrabide kiroldegian.
Datozen egunetan lehiatuko den Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketan parte hartuko dute txiletarrek, eta prestakuntza partidetako bat Pasaian jokatuko dute Euskal Selekzioaren aurka. Julen Rodriguez Kiroleko zinegotziak ziurtatu du “aukera paregabea” izango dela herrian, “bi selekzio horien arteko norgehiagoka zuzenean ikusteko”.
Partida 17:30ean hasiko da eta sarrerak egunean bertan txarteldegian erosi beharko dira 3 euroko prezioan. 12 urte beherakoentzako sarrera doakoa izango da.
“Gogoan izan 800 lagunentzako edukiera duela Larrabide kiroldegiak”, ohartarazi du zinegotziak. “Maila handiko jokalariak izango ditugu Pasaian eta Euskal selekzioaz gozatzeko hitzordu berezia izango da. Gainera, atsedenaldian zenbait emanaldi izango dira” esan du Rodriguezek.
Partida amaitu ostean, Munduko Txapelketarako bidea hartuko dute txiletarrek. Kroazia, Danimarka eta Norvegian ospatuko da txapelketa, urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra.