Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/12/30
Trafiko aldaketak urteko azken eguneko lasterketengatik
Abenduaren 31n Antxon eta San Pedron

Urteari amaiera emateko, zenbait lasterketa antolatu dira herrian:
ANTXO
Abenduaren 31n, San Silbestre txikian parte hartuko dute Antxoko haurrek.
Proba 11:00etan hasiko da eta 0-14 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, hainbat kategoriatan.
Lasterketa horiek trafikoan eragina izango dute 11:00etatik 13:00etara bitartean, bereziki ondorengo kaleetan: Zumalakarregi kalea, Blas de Lezo, Eskalantegi, Oarso, Hamarretxeta eta Kupeldegi.
SAN PEDRO
Abenduaren 31n San Pedrestre lasterketa izango da 16:00etan, eta ibilbide hau izango du: Frontoia, Kale Zaharra, Puntak, Arraunlari kalea eta frontoian amaituko da. 17:00ak arte trafikoan eragina izan dezake lasterketak.