Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/20

Donibane kalea eta Donibane pasealekuaren arteko magalaren garbiketa egin da

Pasaiako Udalak Donibane kalea eta Donibane pasealekuaren arteko magalaren garbiketa eta sasi eta zuhaitzen mozketa egin du azken egunetan.

“Lan hauek orain dela 20 bat hilabete egin ziren, eta belarra eta sasiak gehiegi handitu aurretik, txukun mantendu ahal izateko berriro egitea erabaki dugu” adierazi du Iraitz Pazosek, Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanen Saileko zinegotziak.

Lanek astebeteko epean burutu dira.