Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/11

Genero-indarkeriari buruzko XII. Jardunaldian parte hartu du Pasaiako Udalak

Osakidetzak antolatuta, abenduaren 11n

Osakidetzak Genero-indarkeriari buruzko XII. Jardunaldia egin du abenduaren 11n. Hitzordua Donostian izan da, Kursaal Jauregian, goiz osoan zehar.

Bertan, hainbat herri eta herrialdetako profesionalen hitzaldiak eta testigantzak entzun dira.

Jardunaldia 5 zatitan banatu da:

1. "Ondoezak. Ezin dut gehiago..." lelopeko mahaia.

2. "Laguntza tresnak".

3. Iris proiektua.

4. "Nola lantzen dugu sarea esku-hartzean?" mahaia.

5. Esperientzien aurkezpena

Pasaiako Udaleko ordezkari gisa Ziortza Rodríguez gizarte-langilea izan da bertan, eta "Laguntza tresnak" atalaren barruan ondorengo hitzaldia eman du: "Emakumeei immigrazio-testuinguruan laguntzea". Gai horren inguruan Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egiten den lana azaltzeko tartea izan du.