Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/22
Datozen egunetan pelikula bat grabatuko da Donibanen eta trafikoan aldaketa batzuk eragingo ditu
Azaroaren 28tik abenduaren 5a bitartean
Datozen egunetan Donibanen grabatuko den pelikula batek eragina izango du herriko trafikoan.
Desagertuta izena duen filmaren grabaketa azaroaren 28tik abenduren 5a bitartean egingo da.
Juan XXIII kaleko errodaje-guneetara sartzeko oinezkoen zirkulazioa kontrolatu eta desbideratuko da. Hala ere, kalearen amaieran jubilatuen etxea dago eta erabiltzaileak instalazio horretara iritsi ahal izatea bermatuko da uneoro.
Halaber, kale horretan trafikoa aldizka moztuko da.
Gainera, balizatuak egongo diren zenbait aparkaleku ezingo dira erabili Juan XXII kalean eta Jose Joakin Otaegi plazan azaroaren 28tik abenduren 5a bitartean. Bertan ekoizpen-ibilgailuak aparkatuko dituzte eta hainbat erabileratarako karpak jarri.
Osasun-baliabideak eta larrialdietarako edozein ibilgailu pasatzeko aukera bermatuko da uneoro.
Pasaiako Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei.