Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/22
2024 GAZTE DIRULAGUNTZAK
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saileko dirulaguntzen eskaeretarako epea irekita abenduaren 11ra arte
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du irabazi asmorik gabeko aisialdi taldeei eta gazte elkarteei diruz laguntzeko.
Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko, kanpamenduetarako jarduerak eta programak finantzatzeko dirulaguntzak dira.
Dirulaguntza eskatzeko horretarako dagoen E043 fitxa bete beharko da. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 11 izango da.
Eskaerak nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu behar dira.
Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan eta elkartearen izenean egin behar du eskaera.
Eskaerek hasieratik guztiz osatuta egon behar dute, baita osagarria den dokumentazioa ere (haurren zerrendak, gazteen eta begiraleen zerrendak, jardueren memoria, aurrekontua, fakturak,...), azterketa eta dirulaguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Zalantzak argitzeko, deitu HAZeko bulegoetara (943-344034) edo jarri harremanetan Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin (luzapena 200)/ posta elektronikoa gazteria@pasaia.net).