Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/04/11
Imanol Sistiaga sanjuandarraren Kostaldetik filmaren proiekzioa
Apirilaren 24an Juanba Berasategi aretoan
“Kostaldetik gertuko istorioak" izena duen filmaren estreinaldia Juanba Berasategin izango da apirilaren 24an 18:00etan.
Sarrerak 8€ tan saltzen dira, Xenpelarren (Errenteria) eta Berezin (Pasai Donibane).
Ordu eta hogeita hamabost minutu irauten dituen film honetan, 24 istorio kontatzen dira, Pasaian, Donostian, Getarian, Sitgesen, Mallorkan... grabatu direnak.
Imanol Sistiagak (SistiStudio) sortu du ikus-entzunezkoa, Pasaiako Udalaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren babesarekin.