Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/22

“Pantailak eta sare sozialak: onura eta arriskuen prebentzioa” gurasoei zuzendutako hitzaldia

Azaroaren 28an eta abenduaren 11n

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko egunaren harira antolatutako egitaraua aurrera doa. Hala, azaroaren 28an Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan eta abenduaren 11n Antxoko Kultur Etxean hitzaldiak antolatu dira Eskubidean planaren baitan, teknologia berriek eta sare sozialek nerabeen artean dituzten onura eta arriskuei buruz.

Hitzaldiak Altxa Burua Pasaia! taldearekin elkarlanean antolatu dira eta Orain Prebentzioa elkarteko Mikel Cerezo gizarte langileak eskainiko ditu.

Parte hartzeko, izena eman behar da aurretik eskubidean@pasaia.net helbidean.

Hitzaldiak:

• Eguna: azaroak 28

• Lekua: Trintxerpeko Ulia Kultura aretoa (Ulia Etorbidea 13)

• Ordua: 17:30

 

• Eguna: abenduak 11

• Lekua: Antxoko Kultur Etxea

• Ordua: 17:30