Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/16

Asfaltatze-lanak Donibane eta Lezo arteko bidegorrian

Abenduaren 16tik 18ra pasabidea itxita egongo da txirrindulari eta oinezkoentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak orain eraikitzen ari diren Lezo eta Pasai Donibanera arteko bidegorri zatian asfaltatze-lanak egingo ditu laster batean. 

Horren ondorioz, abenduaren 16tik 18ra  txirrindulari eta oinezkoentzako pasabidea aldi baterako itxi behar izan dute.

Aldunditik eragozpenengatik barkatzeko mezua zabaldu dute.