Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/28
2026ko udal egutegia dohainik banatuko zaie pasaitarrei abenduaren 1etik aurrera
HAZ bulegoetan jaso ahalko da
Pasaiako Udalak, iazko ekimenari jarraituz, 2026. urteko udal egutegia sortu du. Bertan, 4 barrutietako irudi eta data bereziak topa daitezke.
Teo Alberro Pasaiako alkatearen hitzetan “aurtengo udal egutegia sekula baino parte-hartzaileagoa da. Azala, Laurak Bat elkartearekin batera antolatutako lehiaketa bidez hautatu da eta irudi horrek gure lau barrutien aniztasuna eta aberastasuna islatzen du. Barnean, Pasaiaren ehun soziala osatzen duten elementuak aurki daitezke: gure jaiak, tokiko merkataritza eta kultura, aldarrikapenak...”.
Egutegiak abenduaren 1etik aurrera banatzen hasiko dira herriko HAZ bulegoetan 08:00etatik 14:00etara.
- Donibane: Donibane kalea 19.
- Trintxerpe: Euskadi Etorbidea z/g (Alkate-ordetza).
- Antxo: Hamarretxeta kalea 24.
Egutegiak doakoak dira eta pasaitar bakoitzak ale bat hartzeko aukera izango du.







