Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/05

2025eko udal egutegia dohainik banatuko zaie pasaitarrei abenduaren 9tik aurrera

HAZ bulegoetan jaso ahalko da

Pasaiako Udalak 2025. urteko egutegia sortu du. Bertan, 4 barrutietako irudi eta data bereziak topa daitezke.

Teo Alberro Pasaiako alkatearen hitzetan “atsegin handiz partekatzen dugu udal egutegia. Hileroko orrialde bakoitzean Pasaiko txoko bat, une bat edo berezitasunen bat nabarmendu dugu. Harrotasunez izango ditugu herriko irudi eta data bereziak gure etxeko txokoren batean”.

Egutegiak abenduaren 9tik aurrera banatzen hasiko dira herriko HAZ bulegoetan 08:00etatik 14:00etara. Udalak ohartarazi du aleak mugatuak direla, eta beraz, horiek amaitu bitarte banatuko direla; pasaitar bakoitzeko, bat gehienez.

Donibane: Donibane kalea 19.

Trintxerpe: Euskadi Etorbidea z/g (alkate-ordetza).

Antxo: Hamarretxeta kalea 24.

Egutegiak doakoak dira eta pasaitar bakoitzak ale bat hartzeko aukera izango du.