Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/15
2024ko Eskola Kirolerako sarbide unibertsalerako dirulaguntzetarako deialdia
Eskaerak aurkezteko azken eguna, abenduaren 15a

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten dizue 2024ko Eskola Kirolerako sarbide unibertsalerako dirulaguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jada argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 15a izango da.
- Deialdia.
- Oinarriak.
- Eskaerak udalaren online izapideen atarian aurkeztu beharko dira nahitaez. Eskaerak ahal izango dira aurrez aurre HAZen, edo bide telematikoz. Eskabideak bide telematikoz aurkezteko, www.pasaia.eus webgunearen egoitza elektronikoa erabiliko da.
- Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean egin daiteke eskaera.
- Eskaera, E144 eskari orriaren bidez egin behar da.
- Hau da eskaerai erantsi beharko dizkiozuen dokumentazioa:
- Familia liburua
- Eskaria egiten duen pertsonak kontu korrente bat ireki duela titulartasuna egiaztatzeko banketxe batek emandako egiaztagiria.
- Ikastetxeak emandako agiria egiaztatzeko ikasleak Eskola Kirolean parte hartu duela, kuota osoa ordaindu duen eta programan zenbat denboran parte hartu duen adieraziz.
- Gizarte zerbitzuetako ziurtagiria.
- Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoetara deitu 943-344034 edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin jarri harremanetan (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kirolak@pasaia.net).