Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/11/15
2024ko Ohiko kirol dirulaguntzetarako deialdia
Eskaerak aurkezteko azken eguna, abenduaren 15a
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten dizue 2024ko ohiko kirol dirulaguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jada argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 15a izango da.
- Deialdia.
- Oinarriak.
- Eskaerak udalaren online izapideen atarian aurkeztu beharko dira nahitaez.
- Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean egin daiteke eskaera (ziurtagiri elektronikoa behar da).
- Eskaera, E044 eskari orriaren bidez egin behar da.
- Egindako gastuen zerrenda erantsi beharko diozue eskaerari. Gastuen zerrenda E143 orriaren bidez aurkeztu behar da.
- Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.
- Langile gastuen kasuan, honako hauen bidez justifikatu beharko dira: RLC (Kotizazioen Likidazio Zerrenda) eta RNT (Langileen Zerrenda Nominala), nominak, 110 eredua eta atxikipenen 190 eredua.
- Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoetara deitu 943-344034 edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin jarri harremanetan (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kirolak@pasaia.net).