Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/05

2023ko zerga ordenantzen hasierako onespena

Udalbatzak, 2022ko irailaren 27an eginiko bilkuran, hasierako onespena eman zion tasak eta zergak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Hartutako erabakia eta horretarako abiarazitako espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan iragarkiak jarriko dira eta, era berean, Gipuzkoan gehien irakurtzen diren egunkarietako batean ere argitara emango da, artikulu horren 2. puntuan ezartzen dena betez. Hori guztia, honako arau hauei jarraituz:

  • Non dagoen ikusgai: udal honetako Kontuhartzailetzan.
  • Aztertu eta, hala badagokio, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
  • Erreklama dezaketenak: uztailaren 5eko 11/19895 Foru Arauaren 17. artikuluan adierazten direnak.
  • Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udaleko Sarrera Erregistro Nagusia. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.artikuluan adierazten den lekuetan aurkez daitezke.
  • Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatza.

Erreklamazioak edo iradokizunak egiteko arauzko epea igarota erreklamazio edo iradokizunik jasotzen ez bada, hartutako erabakiak behin betikotzat joko dira, akordio berririk hartzen ibili gabe.