Argitaratze-data: 2022/11/08
2022ko udazkeneko Kuxkuxeroak
Gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko aukera
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Sua Enparantza aktore gaztea izango da azaroaren 4an Lezoko gazteekin eta 18an Errenteriakoekin.
Bestetik, Odei Barroso abeslari eta bertsolariak Pasaiako gazteak bisitatuko ditu hilaren 18an, eta Oiartzungoak 25ean.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.