Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/27

2022ko udaleku irekiak

Matrikula epea apirilaren 27tik maiatzaren 27a bitarte

ZER DIRA?

Giro euskaldun, alai eta aberasgarrian egiten diren jolas-jarduera hezigarriak dira: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak, antzerkia eta beste hainbat lagunartean Pasaiako kultura eta ingurua ezagutzen dituzten bitartean.

NORENTZAT

Pasaian erroldatuta dauden edo Pasaian ikasten duten 2012. eta 2017. urte bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne - Haur Hezkuntzako 5 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. ikasturtera, biak barne- 

DATAK

Uztailaren 1etik 29ra, biak barne. Ordutegia: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.  

MATRIKULAZIOA

Apirilaren 27tik maiatzaren 27a bitarte. 

Matrikula-orria dagokion dokumentazio guztiarekin:

KUOTA:

Kuota 79,50 €-koa da. 
Ordainketa haurraren izenean egingo da, kontu korronte honetan: Kutxa ES55-2095-5400-02-1061652334
Familia-errentaren arabera hobariak daude

TALDEAK

Adina eta barrutia kontuan izanda banatuko dira haurrak. 
Taldeak gehienez 10 eta 12 bitartekoak izan daitezke. Begirale bana izango dute. 

PLAZAK

Plaza mugatuak dira, guztira 320. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.  

INFORMAZIOA

  • HAZ: Herritarren Arreta Zerbitzua, 943 344034
  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara