Argitaratze-data: 2022/07/01
Jaietan delituak eta sexu-erasoak prebenitzeko neurriak
Pasaiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontingentzia-plan bat egin dute modu koordinatuan, Pasaiako barrutietako jaietan delituak eta, bereziki, gerta daitezkeen sexu-erasoak prebenitzeko.
Jaietako zerbitzu guztiak indartuko dira, bereziki, gaueko txandakoa, kasu batzuetan bikoiztu ere egingo dena.
Agente uniformedunak nahiz uniformerik gabekoak ibiliko dira prebentziozko zaintza egiten.
Gainera, agente batzuk prest egongo dira, behar izanez gero, berehala esku hartzeko.
Bi kidegoen arteko komunikazioa eta koordinazioa indartuko dira, eta zaintza- eta jarduera-patruila bateratuak eta baterako komunikazio-bideak ezarri ahal izango dira.
Delitu-gertakariren bat jasan edo ikusiz gero, deitu larrialdietako telefono hauetara:
- Pasaiako Udaltzaingoa: 943 004300
- SOS Deiak: 112