Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/10/22
Udal gobernuak 2022ko aurrekontua aurkeztu du
21 milioi eurotik gorakoa izango da

Aurrekontuaren % 60 baino gehiago (8.599.351 €) oinarrizko zerbitzu publikoetara eta gizarte-zerbitzu eta –laguntzetara (4.227.805 euro) bideratuko da.
Izaskun Gómez, alkatea: “Aurrekontuak erdialdean jartzen ditu pertsonak, eta lehentasuna ematen die gizarte-gastuari eta pasaitarrentzako oinarrizko zerbitzu publikoei”.
Pasaiako udal gobernuak (PSE-EE eta EAJ-PNV) 21.049.127 euroko aurrekontua aurkeztu du 2022. urterako, hau da, 843.627 euroko igoera izan da 2021. urtearekiko (% 4,18). Kopuru horiek Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa behin betiko onartu aurrekoak dira, eta gorantz aldatuko dira, ezarritako zuzenketa-izapidean aurkeztuko den zuzenketa tekniko baten bitartez.
Ahalegin ekonomiko nagusia oinarrizko zerbitzu publikoetara bideratutako partidetan islatzen da: % 40,8 (8.599.351 euro) udaltzaingo, hirigintza, bide publiko, estolderia, edateko ur, hondakin-bilketa, garbiketa, argiteria eta abarrera bideratu da, eta % 20 gizarte-zerbitzuetara (4.228.000 €). Gizarte-zerbitzuek barne hartzen dituzte etxez etxeko arreta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, Berdintasun Arloa edo LHI, besteak beste.
Izaskun Gómez Pasaiako alkateak nabarmendu du udal gobernuaren lehentasuna aurrekontu sozialak egitea izan dela, eta azpimarratu du aurrekontuak pertsonak jartzen dituela erdigunean, gastu sozialari eta pasaitarrentzako oinarrizko zerbitzu publikoei lehentasuna emanez. Ildo horretan, azpimarratu du ia-ia hiru eurotik bi oinarrizko zerbitzuetara eta gizarte-laguntzetara bideratu direla.
OINARRIZKO ZERBITZU PUBLIKOAK
Oinarrizko zerbitzu publikoak |
2022ko aurrekontua |
---|---|
Udaltzaingoa | 2.136.019 |
Hirigintza | 677.519 |
Berroneratzea | 400.000 |
Bide publikoak | 440.000 |
Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanak | 1.523.216 |
Estolderia | 286.987 |
Edateko uraren hornidura | 445.668 |
Hondakin-bilketa | 318.122 |
Hondakinen kudeaketa | 960.000 |
Bide-garbiketa | 830.980 |
Hilerriak eta ehorzketa-zerbitzuak | 70.019 |
Argiteria publikoa | 343.821 |
Hondakin-uren ebakuazioa eta tratamendua | 167.000 |
GUZTIRA | 8.599.351 |
GIZARTE-LAGUNTZAK
Gizarte-laguntzak |
2022ko aurrekontua |
---|---|
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua | 980.790 |
Gizarte-prestazioak | 635.100 |
Migrazioa eta aniztasuna | 124.061 |
Gizarte sustapena eta lankidetza | 23.100 |
Gizarte Ekintza | 762.340 |
Adindunentzako baliabideak | 195.993 |
Berdintasun Arloa | 127.340 |
Gazteria | 625.364 |
Haur eta Nerabeen eskubideak | 132.005 |
Enplegu-sustapena | 259.426 |
Prestakuntzako tailerrak | 362.286 |
GUZTIRA | 4.227.805 |
Aurrekontu Proiektuak, gainera, inbertsioetarako atal bat jasotzen du, 632.500 eurokoa, aurrekontuaren % 3, hirigintzako jarduketetara bideratzeko, hain zuzen ere, pasaitarrei zerbitzuak ematen dizkien hainbat espazio eta udal eraikin birgaitzeko, hala nola: haur-parkeak (40.000), Donibaneko ludoteka birgaitzea (65.000), San Pedroko eta Donibaneko kirol-instalazioetan galdarak berritzea (50.000), Andonaegiko futbol-zelaian LED argiztapena, besteak beste. Zalantzarik gabe, pasaitarren bizi-kalitatea hobetzeko jarduketak egiten jarraitzeko inbertsioak.
Gastuen atalean, langile-gastuek osatzen dute atalik garrantzitsuena eta 10.100.241 eurokoa da, hau da, aurrekontuaren % 48. Gastuen atal honetan, azpimarratzekoa da Udalak 6.958.444 € (% 33) bideratzen dituela herritarrei zerbitzuak emateko hirugarrenen kontratazioetarako. Beste partida garrantzitsu bat dira transferentzia eta dirulaguntzen gastuak: 2.814.353 euro, guztira.
Bestalde, Loreto Osak (EAJ) honako hau adierazi du: “Izaera sozial nabarmena duten Aurrekontuen aurrean gaude, eta arlo estrategikoak eta, bereziki, gizarte-zerbitzuak indartzeko konpromisoa indartzen ditugu, bazterkeria-egoeran dauden pertsonen integrazioaren aldeko apustu garbia eginez, bizikidetza sustatuz eta herritarren arteko desberdintasunak murriztuz”. Halaber, honako hau adierazi du: “Aurkeztutako aurrekontuaren joera orokorra gastuari eustea izan da, eta helburua pasaitar guztientzako proiektu estrategikoei eustea izan da une oro”.
Amaitzeko, Izaskun Gómezek esan du Aurrekontu Proiektua, berriz ere, oposizioko taldeekin eztabaidatzeko proposamen irekia dela, eta udal gobernua haiekin akordioak lortzen saiatuko dela, pasaitarren interes orokorraren mesedetan. Ildo horretan, funtsezko ekitaldi honetan “ikuspegi zabala” izateko eskatu die taldeei, Covid-ak eragindako krisia gainditzeko eta Pasaiaren bizi-kalitaterako eta garapenerako funtsezkoak diren proiektuak abian jartzeko.