Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/05/03
Udalekuetan begirale izateko izen-ematea
Epea maiatzaren 4a arte
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazten du uztailerako antolatu diren "Pasaiako Udalekuak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekita dagoela. Epea 2022ko maiatzaren 4an amaituko da.
Izen-ematea: https://www.urtxintxa.eus/pasaiako-udaleku-irekiak-2022/
Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskaraz jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.
Ezarritako epearen barruan izena eman ondoren, Udaleku Irekiak kudeatzen dituen enpresak proba bat egingo die hautagaiei, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak gainbegiratuta. Proba hori maiatzaren 6an, Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) egingo da.
Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko ezagutza izan dezaten. Ikastaro hori ekainaren 10ean eta 11n izango da IPI Karmengo Ama ikastetxean, Trintxerpen. Ezinbestekoa da ikastaro horretan parte hartzea udalekuetan begirale gisa lan egiteko.