Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/11/22

Zabalik dago 2022ko kirol merezimenduen aitortzarako hautagaitzak aurkezteko epea

Abenduaren 31a arte

Pasaiako Udalak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez, udalerriko kirol elkarteen sarearen egitekoari balioa eman nahi dio, eta urtero Kirolaren Galaren barruan toki bat egin nahi die udalerriko kirol elkarteen sareko kirolari, talde eta kideei, eta taldean edo banaka toki mailan aitortza merezi duten guztiei, aurtengo ikasturteko jarduketen garrantziagatik. 

Ekintzaren helburu nagusia da publikoki haien ahalegina, dedikazioa eta eskaintza aitortzea, eta kirolaren balio guztiak goraipatzea, sariaren bitartez, sarituarentzat berarentzat pizgarria izan dadin, eta gainerako kirolarientzat eta, oro har, jarduera fisikoa eta kirola egiten duten herritarrentzat ispilua izan dadin. 

Beraz, 2022ko kirol merezimenduen aitortzarako hautagaitzak aurkezteko epea irekiko dugu, eta urtarrilean jarduera fisikoaren eta kirolaren arloetan izandako gertakari guztiak bilduko ditugu, eta orain arte ez bezalako formatu batean zabalduko ditugu.

Hautagaiak

Hautagaiak 2022an izan dituzten kirol merituengatik nabarmenduko dira, eta Gala tokiko kirol sareko kide diren guztientzat ez ezik, herritarrentzat ere elkargunea izango da. Era horretara, kirol arloko esperientzia, eskarmentu eta lorpen horiek merezitako oihartzuna izango dute, eta kirolari horiek eredugarritzat aurkeztuko dira.

Urtean zehar Pasaian egiteko nabarmena garatu duten edo lurraldeko, Estatuko edo nazioarteko txapelketetan Pasaiaren izena babestu eta postu nabarmena lortu duten kirolariak, klubetako staff teknikoak edo kirol klubak izan litezke sarituak. 

Adibide gisa, nahiz eta aukera hauek zerrenda itxi bat ez osatu, honako kategoria hauek bereiz daitezke:

  • Banakako kirolaririk onenaren edo talderik onenaren saria.  
  • Etorkizuneko kirolariaren, errebelazio kirolariaren edo kirolari beteranoaren saria. 
  • Staff teknikoko kideentzako saria. 
  • Joko Garbiaren Saria, berdintasunaren aldeko kirola sustatzearren edo oinarrizko kirola sustatzearren. 
  • Berariazko atal bat izango da kirol-erakundeei omenaldi berezia egiteko, hala dagokionean, urteurren nabarmenak betetzeagatik. Horrela, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak aparteko sari bereziak eman ahal izango dizkie, “Aparteko Goraipamena edo Aipamen Berezia” izenarekin, haren kirol-ibilbideagatik saria merezi duen pertsona edo erakundeari.

Proposamenak aurkeztea.

Klubek beren hautagaitza edo nahikoa meritu duen beste kluben baten hautagaitza aurkeztu ahal izango dute saria jasotzeko. Era berean, beren klubeko edo beste kirol-erakunde bateko kirolariak proposatu ahal izango dituzte, aurretik zehaztutako baldintza berberetan.

Klub bakoitzak gehienez ere proposamen bat egin ahal izango du. 

Hautagaitza aurkeztu nahi izanez gero, klubek egoki inskribatuta egon beharko dute udalerriko Elkarteen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan, egoitza udalerrian badute eta haien jarduera udalerrian garatzen badute.

Eskaeretan ondo arrazoituta agertuko dira argudiatutako merituen curriculumaz gain, 2022an egindako jarduerak eta eskuratutako emaitzak.

Udalerriko kirol klubek edo erakundeek abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak.

Ezarritako denboran eta moduan egingo dira proposamenak, horretarako egokitzen den fitxa betez. Proposamena arrazoitzeko 2022ko urtean lortutako merituak zehaztuko dira.

Aurrekoaz gain, Pasaiako edozein elkartek edo bizilagunek Pasaiako klubetan lehiatzen ez diren kirolari pasaiatarrei buruzko proposamena egin ahal izango dio Sailari, baldin eta beren kirol-emaitzengatik errekonozimendua merezi dutela uste badute.

Proposamenak formulario honen bitartez egin ahal izango dira HAZeko bulegoetan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saileko helbide elektronikoan, kirolak@pasaia.net

Jasotzen diren proposamen guztiak onartuko dira, baldin eta baldintzak betetzen badira. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak horietako bakoitzari erantzungo dio, eta, hala badagokio, onarpena berretsiko du, eta klub bakoitzarekin adostuko du errekonozimendua jasotzeko jarraitu beharreko protokoloa.

Kirol Gala urtarrilean ospatzea da helburua, baina oraindik data zehazteke dago.