Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/03/23
2020. urtean egonkortu egin da pasaian delituengatik aurkeztutako salaketa kopurua
Izaskun Gómez, alkatea: “Udaltzaingoaren oinezko patruilei eta argiztapen-hobekuntzei lehentasuna ematen jarraituko dugu, Pasaian segurtasuna indartzeko”.
2020an salaketa-kopurua egonkortu egin da: 319 izan dira. Zifra hori 2019koa baino zertxobait handiagoa da, orduan 302 salaketa aurkeztu baitziren. Hala ere, salaketa horietako 37 Antxon izandako gertakari puntualei dagozkie (trastelekuak eta garajeak), eta egoera hori zuzendu egin da, segurtasuna indartuz; horretarako, udaltzain gehiago sartu dira, argiztapena hobetu da eta barrutian bideo-zaintzako kamerak jarri dira.
Barrutiz barruti, Antxon, trasteleku eta garajeetako gertakaria alde batera utzita, zifrak egonkortu egin dira: 50 salaketa inguru, gehienak lapurreta edo kalteengatik. Trintxerpen kopurua zertxobait igo da, ebasketa eta lapurretak apur bat jaitsi dira, eta kalte-delituak apur bat igo dira. San Pedron ere egonkortasuna aipatu behar da, kasu honetan zertxobait behera egin dute salaketa-kopuruek: 45 salaketatik 39ra. Eta Donibanen 19tik 10era jaitsi da salaketa-kopurua.
2021era begira, eta bere garaian alkateak Pasaian segurtasuna indartzeko iragarritako neurriekin bat, Udaltzaingoaren oinezko patruilei eta argiztapen-hobekuntzei lehentasuna ematen jarraituko du udalak, udalerriko puntu kritikoak ezabatzeko.
Halaber, zaurituekin izandako istripuak murriztu dira: 2019an 22 pertsona zauritu ziren eta 2020an, berriz, 19.