Eduki publikatzailea

2020ko jaiak bertan behera

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera aintzat harturik, eta EUDELek ezarritako jarraibideak betez, Pasaiako Udalak erabaki du 2020ko lau barrutietako jaiak bertan behera uztea.

Barrutietako jaiek poza eragiten dute, baina barrutietako jai-batzordeek antolatzen dituzten jardueretan jende asko pilatzen da.

Horiek horrela, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak bermatu ezin direnez, eta pasaitar guztien segurtasun indibidual eta kolektiboa ziurtatzearren; aurten jaiak ez ospatzeko erabakia hartu behar izan dugu.

Ulertuko duzuelakoan
Adeitasunez, 
IZASKUN GOMEZ
Alkatea