Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/09/02

2020ko kirol kluben ohiko/ez-ohiko, arrauna sustatzeko eta emakumeen kirola sustatzeko jarduerarako diru-laguntzak

Eskaerak irailaren 2tik urriaren 1a arte

Honen bidez Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2020ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko irekita egongo dela irailaren 2tik urriaren 1a arte.

Eskaerak HAZeko bulegoetan edo udalaren izapide elektronikoen atarian aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera.

Arren eskatzen dizuegu eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.

Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.

Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla. 

Zalantzak argitzeko, 943-344034 telefonora deitu edo HAZeko bulegoetatik pasa.