Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/05/27
2019ko Kontu Orokorra jendaurrean ikusgai jartzea
15 eguneko epea erreklamazioak aurkezteko
Pasaiako Udaleko Kontu Batzorde Bereziak maiatzaren 15ean izandako bileran, 2019 ekitaldiko Udaleko eta Erakunde Autonomoen Kontu Orokorraren aldeko txostena eman du.
Gipuzkoako Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako kontua jendaurrean ikusgai jarriko da, 15 egunez, nahi duenak erreklamazioak, eragozpen-adierazpenak edo oharrak aurkeztu ahal izateko. Batzorde Bereziak haiek aztertu eta bidezko jotzen dituen egiaztapenak egin eta gero, beste txosten bat egingo du.
Kontu Orokorra, Batzor de Bereziaren txostenekin eta egindako erreklamazio, eragozpen-adierazpen eta oharrekin batera, Osoko Bilkuran aztertuko da, udalbatzak, hala badagokio, onar dezan.







