Argitaratze-data: 2016/10/27
2017ko Zerga Ordenantzen hasierako onarpena
30 laneguneko epea erreklamazioak egiteko
Udalbatzak, 2016ko urriaren 25ean eginiko bileran, hasierako onespena eman zion 2017ko tasak eta zergak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari.
Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluari jarraiki, hartutako erabakia eta horretarako hasitako espedientea jendaurrean jartzen da. Hona hemen arauak:
- Non dagoen ikusgai: udal honetako Kontu-hartzailetzan.
- Aztertu eta hala badagokio erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun, behin iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
- Erreklama dezaketenak: uztailaren 5eko 11/19895 Foru Arauaren 17. artikuluan adierazten direnak.
- Erreklamazioa aurkezteko bulegoa: Udaleko Sarrera Erregistro Nagusia.
- Erreklamazioak edo iradokizunak egiteko arauzko epea igarota erreklamazio edo iradokizunik jasoko ez balitz, hartutako erabakiak behin betikotzat joko lirateke akordio berririk hartzen ibili gabe.